Bat, Bi ta Hiru proiektua: KAÏOA
Belaunaldien arteko talde bat ahalduntzea izan zen erronka, haiek izan zitezen dendetako sare sozialen buru. Sarea erabiltzen, edukiak sortzen eta batez ere, beren markaren bozeramaile izaten ikasi zuten.
«Duela hilabete batzuk Zarautzen nengoen eta Josirekin topo egin nuen; «Kaixo, zer moduz? Zenbat denbora... zer egiten duzu?» eta 1, 2 ta 3 proiektuaren berri eman zidan. Zer da hori? Proiektu desberdinak martxan jartzen laguntzen dugu. Ni neure enpresarako ideia batekin nengoela eta ez nekiela nola egin esan nion, eta «emadazu egun batzuk» esan zidan. Hiru hilabetetan Kaïoako taldeak sare sozialak kudeatzen ditu, ilusioz eta gogoz. Oso pozik eta eskertuta nago.»
Erronka
Offline-tik online-rako jauzia ematea:
18 eta 35 urte bitarteko emakumeen artean presentzia izatea eta target hori zabaltzea sare sozialen bidez.
Zentzua
Belaunaldien arteko proiektu honetan, markako langileak berak izan dira sare sozialetan sartzeko aitzindari. Learning by doing: Edukiak sortzen ikasi dute markaren balio bereizgarria transmititzen.
Emaitza
Sare Sozialak eguneratuta eta aktibo.
Target-a zabaltzea.
Kaïoa mundura zabaldu da.
Langileak ahulduntzea lortu da.

Proiektuaren Faseak
↓
HASIERAKO BILERA
↓
ELKAR EZAGUTZA TAILERRAK
↓
LANGILEEK MUGIKORRAREKIN EDUKIAK SORTZEN DITUZTE
↓
SARE SOZIALAK BERPIZTU
↓
ITXIERA BILERA



