Bat, Bi ta Hiru proiektua Euskal Herriko Unibertsitatea
Erronka hau gure PAMEU erronken barruan kokatzen da, eta horietan Hiri Ingurunearen Hobekuntzarako Jarduteko Protokolo bat aplikatzen eta hobetzen da, hainbat arrazoi direla medio ingurune urbanoak gainbehera eta narriadura zantzuak erakusten dituen lekuetan. Kasu honetan, Sestaoko Txabarri auzoan. Ikerketa soziala eta ikerketa arkitektonikoa uztartzeak oinarriak ematen ditu ikuspegi integral eta integratzaile batekin errealitate berriak sortzeko.
«Bat, Bi ta Hiru osatzen duten pertsonek lanerako profesionaltasun handia erakusten dute. Baina, batez ere, gaur egun hain ohikoa ez den zerbait eskaintzen dute: pasioa, konpromisoa eta enpatia. Hori guztia dela eta, Bat, Bi ta Hiru aholkularitza-lanean nabarmenenetako bat da gizarte-arloan».
Erronka
Txabarri auzoko kohesio soziala hobetzea hirigintza taktikoaren esku-hartze pilotu baten bidez.
Zentzua
Auzo horretan bizi diren pertsonen delituaren beldurraren pertzepzioari buruz lan egitea eta informazioa eskuratzea.
Emaitza
Bizikidetzaren hobekuntza.
Auzoaren estigmatizazioa ekidin.
Eragin erreal eta soziala izango duen artefaktu arkitektoniko bat sortzeko proposamena.

Proiektuaren Faseak
↓
TALDEKO BILERA
↓
KALITATEZKO GALDETEGI BATEN LANKETA
↓
LANA ZUZENEAN EREMUAN
↓
TXOSTENAREN LANKETA
↓
AZKEN BILERA





